Gaur falta zen aurkezpena egin da; Amaia, Nerea eta Maitanek aurkeztutakoa, eta egindako beste aurkezpen guztiak bateratzen zituena. Bertan klasean egindako aurkezpen zati batzuk ikusi ditugu, zer egin dugun ondo eta zertan hobetu behar dugun aztertzeko.
Ondoren gure lana ebaluatu behar izan dugu (bai norberarena eta baita taldearena ere) nota bat emanez. Horretarako taula bat izan dugu irizpide batzuekin.
Azkenik, ikasgai guztietan egiten dugun moduan, irakaslea baloratu dugu inkesta moduko bat betetzen.
Besterik gabe, harro gaude egindako lanarekin eta espero dugu guk egindakoa probetxuzkoa izana.
Ondo pasa gabonetan!
viernes, 9 de diciembre de 2011
jueves, 8 de diciembre de 2011
2011/12/2 Egun honetan egindako aurkezpenak
ESKOLETAKO IKT-AREN JARRERA ONARI BURUZKO EUROPAR POLITIKA
bideberriak-iktak.blogspot.com
INFORMAZIO ETA DIGITAL KONPETENTZIA ESKOLAN
Arantxa Martin, Irantzu Prado eta Ainara Wain: Power Point baten bidez azaldu dute bere gaia. Inprenta kultura vs teknologia digitalak-ri garrantzi eman diote, gainera, hezkuntzaren helburua autoikaskuntza dela esaten dute.
BALIABIDE ETA ERREKURTSO TEKNOLOGIOEN ERAKUNDE HEZIGARRIAK
Janire Uraga, Irati San Roman, eta Sara Rodrigez: Gaia hobeto uler dadin bideo bat prestatu dute, ikuspuntu barregarri bat emanez. Bata kazetaria zen galderak egiten zituena, eta beste biak elkarrizketatuak, bata aditua eta bestea ez.
IRAKASLE ETA IKASLEENTZAKO GAITASUN MAPAK
Oscar Tome, Ainhoa Vazquez eta Ane Zabala: Movie Maker bat egin dute gaia hobeto azaltzeko. Gai nagusia IKT-ak kulturaren zati handia direla da, eta era berriak aztertu behar ditugula hauen laguntzaz ikasleak hezteko.
TEKNOLOGIA BERRIAK HEZKUNTZAN
Ibon Lezarcegui, Erlaitz Martinez eta Sergio Leal: Batzuen ustetan teknologia ez da beti egokia hezkuntzan, horregatik irakasleek prestakuntza egokia eta partaidetza zuzen bat izan beharra dute. Horretarako movie maker bat prestatu eta sortu dute.
*(Hutsune honetan gurea egin genuen baina aldez aurretik azalduta dagoenez ez dugu berriro azalduko).
ESKOLA 2.0 ESKOLETAN ERABILTZEN DIREN
Irati Saratxaga, Arrate Santiago eta Haizea Uriagereka: Bideo baten bidez azaldu dute. Antzinako eta gaur egungo alderaketa bat egin dute IKT-a oinarritzat harturik hezkuntzan.
IRAKASLEEN FORMAKUNTZA
Ander Olibares, Jone Oliban eta Iker Suaga: Bideo bat grabatu diote Mari Saenz-eri, Gorlizko Ikastetxeko IKT arduradunari alegia. Galdera batzuk egin dizkiote eta honek arantzun egin ditu.
domingo, 4 de diciembre de 2011
Suscribirse a:
Entradas (Atom)