viernes, 9 de diciembre de 2011

AZKEN EGUNEKO EBALUAZIOA

Gaur falta zen aurkezpena egin da; Amaia, Nerea eta Maitanek aurkeztutakoa, eta egindako beste aurkezpen guztiak bateratzen zituena. Bertan klasean egindako aurkezpen zati batzuk ikusi ditugu, zer egin dugun ondo eta zertan hobetu behar dugun aztertzeko.
Ondoren gure lana ebaluatu behar izan dugu (bai norberarena eta baita taldearena ere) nota bat emanez. Horretarako taula bat izan dugu irizpide batzuekin.
Azkenik, ikasgai guztietan egiten dugun moduan, irakaslea baloratu dugu inkesta moduko bat betetzen.
Besterik gabe, harro gaude egindako lanarekin eta espero dugu guk egindakoa probetxuzkoa izana.
Ondo pasa gabonetan!

jueves, 8 de diciembre de 2011

2011/12/2 Egun honetan egindako aurkezpenak

ESKOLETAKO IKT-AREN JARRERA ONARI BURUZKO EUROPAR POLITIKA

Irune Ormaechevarria, Maialen Piña eta Mayi Paskual: Power Point bat egin dute, eta bertso baten bitartez kritika egin diote teknologiari eta euren gaiai, zailegia omen zelako.
bideberriak-iktak.blogspot.com

INFORMAZIO ETA DIGITAL KONPETENTZIA ESKOLAN

Arantxa Martin, Irantzu Prado eta Ainara Wain: Power Point baten bidez azaldu dute bere gaia. Inprenta kultura vs teknologia digitalak-ri garrantzi eman diote, gainera, hezkuntzaren helburua autoikaskuntza dela esaten dute.

BALIABIDE ETA ERREKURTSO TEKNOLOGIOEN ERAKUNDE HEZIGARRIAK

Janire Uraga, Irati San Roman, eta Sara Rodrigez: Gaia hobeto uler dadin bideo bat prestatu dute, ikuspuntu barregarri bat emanez. Bata kazetaria zen galderak egiten zituena, eta beste biak elkarrizketatuak, bata aditua eta bestea ez.

IRAKASLE ETA IKASLEENTZAKO GAITASUN MAPAK

Oscar Tome, Ainhoa Vazquez eta Ane Zabala: Movie Maker bat egin dute gaia hobeto azaltzeko. Gai nagusia IKT-ak kulturaren zati handia direla da, eta era berriak aztertu behar ditugula hauen laguntzaz ikasleak hezteko.

TEKNOLOGIA BERRIAK HEZKUNTZAN

Ibon Lezarcegui, Erlaitz Martinez eta Sergio Leal: Batzuen ustetan teknologia ez da beti egokia hezkuntzan, horregatik irakasleek prestakuntza egokia eta partaidetza zuzen bat izan beharra dute. Horretarako movie maker bat prestatu eta sortu dute.

*(Hutsune honetan gurea egin genuen baina aldez aurretik azalduta dagoenez ez dugu berriro azalduko).

ESKOLA 2.0 ESKOLETAN ERABILTZEN DIREN

Irati Saratxaga, Arrate Santiago eta Haizea Uriagereka: Bideo baten bidez azaldu dute. Antzinako eta gaur egungo alderaketa bat egin dute IKT-a oinarritzat harturik hezkuntzan.

IRAKASLEEN FORMAKUNTZA

Ander Olibares, Jone Oliban eta Iker Suaga: Bideo bat grabatu diote Mari Saenz-eri, Gorlizko Ikastetxeko IKT arduradunari alegia. Galdera batzuk egin dizkiote eta honek arantzun egin ditu.



lunes, 28 de noviembre de 2011

ORDENAGAILUAK EMOZIOEN SORTZAILE TESTUAREN LABURPENA

Hurrengo lerroetan egokitu zaigun testuaren laburpena sartuko dugu:


ORNDENAGAILUAK EMOZIOEN SORTZAILE:

Hezkuntzan IKT-ak erabiltzerako orduan, iritzi desberdinak daude; alde batetik, teknologia berriak guztiz baztertzen dutenak, eta bestetik, euren egunerokotasunerako baliabide gisa erabiltzen dutenak. Bi ikuspegi hauen jatorria teknologia berriek sortarazten dituzten emozioetan oinarritzen dira. Honekin lotuta bi termino hauek bereizi behar ditugu:

Teknofobia: Teknologia berriak erabiltzen ohituta ez dagoen eta bere bizitza profesionalean erabiltzea beharrezkoa duen pertsona batek duen gaitzespena da.
Teknofilia: Teknologia arazo guztien konponbidetzat dutenen ikuspuntua da.
Irakasleen jarrera ezkorra izan daiteke bere esperientzia faltaren arabera. Formakuntza faltak deserosotasuna sortarazten du irakasleen artean.



ALDAKETARI ERRESISTENTZIA

Batzuetan, irakaslegoaz hitz egiten dugunean, ideia nahiko ezkorra datorkigu burura. Badirudi aldaketa guztiei erresistentzia handia jartzen diegula.Gainera, lanbide honetan feedback iraunkor bat dago eguneratze guztietan.Erresistentziaz hitz egiten da, erreforma bat jartzen denetik finkatzen den arte denbora asko pasatzen delako. Bukatzeko, esan dezakegu, erresistentzia hau ez dela jarrera ezkor bat, baizik eta errekurtso falta aldaketa hauek aurrera ateratzeko.


FORMAZIOAREN HUTSUNEAK 

Esaten denez, ordenagailuen erabilera geroz eta errazagoa da, jendeak hobeto eta erraztasun handiagoz ordenagailuak erabili ditzan, baina hori ez da guztiz erreala. Ordenagailuak geroz eta osatuagoak eta programa gehiagorekin datozelako. Irakaslegoak alde batetik informatika maila minimo bat izan behar du, eta beste alde batetik formazio bat didaktikarekin lotura izan beharra dauka. Horregatik, interesgarria da praktikatik hastea hau egiten, konexio bat egon dadin formazioaren eta erabilera errealaren testuinguruaren artean.

AUTOESTIMAZIOA ETA FRUSTRAZIO MAILA 

Teknologia munduan, irakasle eta ikasleen artean, belaunaldien arteko desberdintasun garrantzitsu bat dago. Irakasleek teknologia berrietara egokitu behar diren bitartean, ikasleak jaio diren egunean teknologia berria eskuetan dute. Askotan ez da erraza ikasleek irakaslea gainditzea. Horregatik batzuetan arazoa ez ideien –trukea, baizik eta arazo emozionala.





ORDENAGAILUA IRAKASLEAREN ORDEZKO BEZALA


Asko dira etorkizunean ordenagailuek irakasleen lekua hartuko dutela pentsatzen duten pertsonak, baina hori gertatzea ia ezinezkoa da. Ordenagailuek garrantzi handia dute heziketaren eremuan, informazioa hedatzeko bide on bat eskaintzen dutelako; baina eskolak gaur egun betetzen duen papera hain da zabala, ezen oso zaila egiten zaigun eskolarik gabeko gizarte imajinatzea. Agian eskolak ordenagailuz beterik egongo dira, baina horrek ez du esan nahi irakasleen lana desagertuko denik.


HEZKUNTZAN ORDENAGAILUAK ERABILTZEAREN ERAGINKORTASUNARI BURUZKO EBIDENTZIAK

Aplikazio berriren bat sortzen den bakoitzean, pedagogo eta psikologoek aplikazio hori hezkuntzan erabiltzearen aldeko ebidentziak bilatzen saiatzen dira irakasleak konbentzitzeko. Hala ere, ordenagailuek hezkuntzan nagusitasuna lortzeko esperientziei eta praktika konkretuei eman behar zaie garrantzia, eta ez aditu hauen iritziei.


LANBIDEA BAINO HARATAGO, PERTSONA

Antzina informatika tresna instrumental hutsa zen, eta kalkuluarekin lotuta zegoen. Gaur egun, aldiz, informatikak eragin handia du pertsonengan. Teknologia berrien erabilerak gure ekintzak aldatzen ditu, eta gu geu eraldatzen gaitu ere. Izan ere, informatikak gizartean zenbait aldaketa sortarazten ditu; hala nola, sozializazioan, komunikazioan eta norbanakoaren izaeran.




EMAKUMEAK:


80ko hamarkadan zehar, informatika gizonen auzi bat izan da. Honekin erabiltzen zen hizkuntza mota nahiko bortitza izan da, itxuraz, emakumearen izaeratik at dagoen hizkuntza gogorra, eta “kulturaz” gizonezkoari dagokiona: violar, matar, abortar el sistema.
kultura digitalak gero eta lotura handiagoa dauka pentsamendu logiko eta negoziatzaile ereduekin, hori dela eta, emakumeek gero eta gehiago onartzen dute ordenagailua gure kultura bezala. Lan munduan ere ezberdintasunak egon dira, emakumeei lan finak dagozkie (datuak ordenagailuan sartu), gizonezkoei programaziozko lanak eta muntaia dagozkie.
Hala ere, aurrekariak emakumeen mende zeuden. Bigarren munduko gerran emakumeaz ziren seinaleak deskodifikatzen zituztenak. Informatikak duen eduki zientifikoa behin jakinda, gizonezkoen lan bat izatera pasatu zuen.
Gauzak aldatuz doaz, baina oraindik ezberdintasunak daude generoen artean: bideokonsolak eduki sexistez kutsatuta daude (gameBOY hitza, protagonista beti gizonezkoa da…)


BELAUNALDI BERRIAK

Belaunaldi gazteenak ohituta daude teknologia berriekin batera bizitzera, guretzako (zaharrenentzako) harridurazko arrazoia izan zena, gaur egun normaltasun osoz hartzen da. Umeek teknologia berriekin hezi egiten dira, eta teknologia erabiltzeaz baino, garrantzitsuagoa da erabiltzen den software motari arreta jartzea.Erabilitako programek eta softwareek eragina dute umeen izaeran, eta gurasoek askotan, ez dutenez eduki berri hauek ondo ulertzen, ez dakite nola tratatu egoera hau. Gurasoek baloratzen dute informatikaren formakuntza heziketan.


DESOREKA SOZIALAK

Hipotetikoki esaten da, irakurketarekin gertatu zen bezala, teknologia berriak erabiltzen dakiten herritarrak arlo kultua izango direla.
Arazoa ez da bakarrik ematen teknologia dutenen eta ez dutenen artean, programa ezberdinen diseinuen pertzepzioan baizik, hauek existitzen diren kulturen menpe eraikitzen direlako, eta kultura ezberdineko herritarrei zailtasunak suerta zatzaizkieke programen interpretazioa egiteko orduan.

Konponbidea: heziketa prozesu egoki bat.





.

viernes, 18 de noviembre de 2011

2011/11/18 - Aurkezpenekin jarraitzen dugu

Gaur beste 7 aurkezpen ikusi ditugu:

Jone Plaza, Julen eta Alazne: Bideo bat aurkeztu dute. Bertan, Markinako eskola bateko ikastalde bati egindako galdeketa ikusi dugu, klasean erabiltzen dituzten IKTei buruz.
(iktatzen.blogspot.com)

Oihane Infante, Miren Luzuriaga, Nerea Larruzea eta Iratxe Iparragirre: “Euskadiko marko estrategikoa”. Bideo bat erabili dute aurkezpena egiteko. Bertan, IKT-ei buruzko klase teoriko bat antzeztu dute, horrela ezinezkoa dela ikasi adieraziz. Ondoren, antzinako teknologia eta gaur egungoa konparatu dituzte irudi batzuen bidez. Amaitzeko, ordenagailu bat erabiltzeari buruzko parodia bat egin dute (nola erabiltzen den ez balekite bezala).
(iktlh32teoria.blogspot.com)

Sarai Hernaez, Iraia Madariaga, Nerea Martinez eta Iratxe Varela: “Hezkuntzarako teknologia mundu teknologizatu batean”. Bideo bat jarri dute testu eta irudiak erabiliz, eta beren gaiaren kritika egin dute.
(ikt_lana.blogspot.com)

Garazi Novoa, Esti Pajaro, Jon Rabadan, Sheila Quijada eta Janire: “Antzinako hezkuntza eta gaur egungoa – hezkuntzaren paradigmak”. Powerpoint bat jarri dute eta bertan paradigmei buruzko bideo bat aurkeztu dute. Antzinako eta gaur egungo hezkuntzaren arteko konparaketa egin dute.
(tik-tok-tak.blogspot.com)

Olaia Sanchez, Yaiza Santamaria eta Maria: “La competencia digital informacional en la escuela”. Teknologia berriek helduengan duten eragina azaldu dute, eta ondoren bere gaia azaldu dute modu kritiko batean. Bukatzeko bideo bat jarri dute.
(ikusi-eta-ikasi.blogspot.com)

Leire Zuluaga, Sara Aboitiz, Ainhoa Saralegi eta Ana Ugartetxea: Eskola 2.0-ri buruzko bideo bat jarri dute.
(iktlantzen.blogspot.com)

Pablo Piñeiro, Koldo Plazas, Gorka Ramos eta Urko Sanz: “Teknofilia vs teknofobia”. Powerpoint bat jarri dute eta bertan testuaren sintesia, hitz gakoak, metafora eta hipotesiak azaldu dituzte. Ondoren bideo dibertigarri batzuk jarri dituzte.
(pakogour.blogspot.com)

2011/11/11 - Aurkezpen gehiago

Gaur sei aurkezpen  ikusteko denbora izan dugu.

Marta, Amaia eta Nerea: XX.mendetik hona, hezkuntza arloan IKTak izan duen bilakaera.




Miren I., Julene eta Itziar Aurkezpena: oso modu originalean, ipuina kontatuz. Gaia web 2.0ren sorrera hezkuntzan, gauza bixia izango balitz, IKTak eskolan eguneroko erreminta bezala.

Amaia Urizar, Asier …: IKTren eredu ezberdinak eta hauen integrazioa hezkuntzan. IKTen integrazioa hezkuntzan, ba al daude guztiz integratuta? Ba dago hauen guztien kudeaketa egoki bat? IKTren kudeakeri kritika, eta oharkabean gertatzen diren gauzak kontusmitzaile gisa.


Ohiana Marzana, Ander, Elena Jauregi, Anartz …: Non eta noiz hasi ziren teknologia berrien sorrera eta T.B.en hezitzaileak? Talde honek, teknologia berrien bere sormenatik gaur arte izan duen bilakaera azaldu digu. Honekin batera, teknologia berriek nolabaiteko obnipresentzia daukate (edonon aurki ditzakegu). IKTen erabilpenen alde kokatzen badute euren burua, bere alde txarrak ere aipatu dituzte.


Eiderren taldekoak: teknologia berriak sentipenen sortzaileak. Teknologia berrien aurrean dauzkagun beldurrak eta grinak. Horrekin batera sortzen diren desberdintasun sozialak eta belainaldi berrien jarrera.

Ander Navarro, Eneko Olabarria, Peio Ugarte: Web 2.0-ri buruzko informazioa eman dute, eta ondoren IKT-en erabilerari buruzko bideo dibertigarri bat prestatu dute marrazkiak erabiliz.

2011/11/4 – Olatz, Maialen eta Deienek aurkezpena egiten dute.

Hasi gara aurkezpenekin. Talde bakoitzak aurkezpen bat prestatu ondoren, gela aurrean prestatu behar izango dute.

Hauek lehenak dauzkagu: