viernes, 9 de diciembre de 2011

AZKEN EGUNEKO EBALUAZIOA

Gaur falta zen aurkezpena egin da; Amaia, Nerea eta Maitanek aurkeztutakoa, eta egindako beste aurkezpen guztiak bateratzen zituena. Bertan klasean egindako aurkezpen zati batzuk ikusi ditugu, zer egin dugun ondo eta zertan hobetu behar dugun aztertzeko.
Ondoren gure lana ebaluatu behar izan dugu (bai norberarena eta baita taldearena ere) nota bat emanez. Horretarako taula bat izan dugu irizpide batzuekin.
Azkenik, ikasgai guztietan egiten dugun moduan, irakaslea baloratu dugu inkesta moduko bat betetzen.
Besterik gabe, harro gaude egindako lanarekin eta espero dugu guk egindakoa probetxuzkoa izana.
Ondo pasa gabonetan!

No hay comentarios:

Publicar un comentario