lunes, 28 de noviembre de 2011

ORDENAGAILUAK EMOZIOEN SORTZAILE TESTUAREN LABURPENA

Hurrengo lerroetan egokitu zaigun testuaren laburpena sartuko dugu:


ORNDENAGAILUAK EMOZIOEN SORTZAILE:

Hezkuntzan IKT-ak erabiltzerako orduan, iritzi desberdinak daude; alde batetik, teknologia berriak guztiz baztertzen dutenak, eta bestetik, euren egunerokotasunerako baliabide gisa erabiltzen dutenak. Bi ikuspegi hauen jatorria teknologia berriek sortarazten dituzten emozioetan oinarritzen dira. Honekin lotuta bi termino hauek bereizi behar ditugu:

Teknofobia: Teknologia berriak erabiltzen ohituta ez dagoen eta bere bizitza profesionalean erabiltzea beharrezkoa duen pertsona batek duen gaitzespena da.
Teknofilia: Teknologia arazo guztien konponbidetzat dutenen ikuspuntua da.
Irakasleen jarrera ezkorra izan daiteke bere esperientzia faltaren arabera. Formakuntza faltak deserosotasuna sortarazten du irakasleen artean.



ALDAKETARI ERRESISTENTZIA

Batzuetan, irakaslegoaz hitz egiten dugunean, ideia nahiko ezkorra datorkigu burura. Badirudi aldaketa guztiei erresistentzia handia jartzen diegula.Gainera, lanbide honetan feedback iraunkor bat dago eguneratze guztietan.Erresistentziaz hitz egiten da, erreforma bat jartzen denetik finkatzen den arte denbora asko pasatzen delako. Bukatzeko, esan dezakegu, erresistentzia hau ez dela jarrera ezkor bat, baizik eta errekurtso falta aldaketa hauek aurrera ateratzeko.


FORMAZIOAREN HUTSUNEAK 

Esaten denez, ordenagailuen erabilera geroz eta errazagoa da, jendeak hobeto eta erraztasun handiagoz ordenagailuak erabili ditzan, baina hori ez da guztiz erreala. Ordenagailuak geroz eta osatuagoak eta programa gehiagorekin datozelako. Irakaslegoak alde batetik informatika maila minimo bat izan behar du, eta beste alde batetik formazio bat didaktikarekin lotura izan beharra dauka. Horregatik, interesgarria da praktikatik hastea hau egiten, konexio bat egon dadin formazioaren eta erabilera errealaren testuinguruaren artean.

AUTOESTIMAZIOA ETA FRUSTRAZIO MAILA 

Teknologia munduan, irakasle eta ikasleen artean, belaunaldien arteko desberdintasun garrantzitsu bat dago. Irakasleek teknologia berrietara egokitu behar diren bitartean, ikasleak jaio diren egunean teknologia berria eskuetan dute. Askotan ez da erraza ikasleek irakaslea gainditzea. Horregatik batzuetan arazoa ez ideien –trukea, baizik eta arazo emozionala.





ORDENAGAILUA IRAKASLEAREN ORDEZKO BEZALA


Asko dira etorkizunean ordenagailuek irakasleen lekua hartuko dutela pentsatzen duten pertsonak, baina hori gertatzea ia ezinezkoa da. Ordenagailuek garrantzi handia dute heziketaren eremuan, informazioa hedatzeko bide on bat eskaintzen dutelako; baina eskolak gaur egun betetzen duen papera hain da zabala, ezen oso zaila egiten zaigun eskolarik gabeko gizarte imajinatzea. Agian eskolak ordenagailuz beterik egongo dira, baina horrek ez du esan nahi irakasleen lana desagertuko denik.


HEZKUNTZAN ORDENAGAILUAK ERABILTZEAREN ERAGINKORTASUNARI BURUZKO EBIDENTZIAK

Aplikazio berriren bat sortzen den bakoitzean, pedagogo eta psikologoek aplikazio hori hezkuntzan erabiltzearen aldeko ebidentziak bilatzen saiatzen dira irakasleak konbentzitzeko. Hala ere, ordenagailuek hezkuntzan nagusitasuna lortzeko esperientziei eta praktika konkretuei eman behar zaie garrantzia, eta ez aditu hauen iritziei.


LANBIDEA BAINO HARATAGO, PERTSONA

Antzina informatika tresna instrumental hutsa zen, eta kalkuluarekin lotuta zegoen. Gaur egun, aldiz, informatikak eragin handia du pertsonengan. Teknologia berrien erabilerak gure ekintzak aldatzen ditu, eta gu geu eraldatzen gaitu ere. Izan ere, informatikak gizartean zenbait aldaketa sortarazten ditu; hala nola, sozializazioan, komunikazioan eta norbanakoaren izaeran.




EMAKUMEAK:


80ko hamarkadan zehar, informatika gizonen auzi bat izan da. Honekin erabiltzen zen hizkuntza mota nahiko bortitza izan da, itxuraz, emakumearen izaeratik at dagoen hizkuntza gogorra, eta “kulturaz” gizonezkoari dagokiona: violar, matar, abortar el sistema.
kultura digitalak gero eta lotura handiagoa dauka pentsamendu logiko eta negoziatzaile ereduekin, hori dela eta, emakumeek gero eta gehiago onartzen dute ordenagailua gure kultura bezala. Lan munduan ere ezberdintasunak egon dira, emakumeei lan finak dagozkie (datuak ordenagailuan sartu), gizonezkoei programaziozko lanak eta muntaia dagozkie.
Hala ere, aurrekariak emakumeen mende zeuden. Bigarren munduko gerran emakumeaz ziren seinaleak deskodifikatzen zituztenak. Informatikak duen eduki zientifikoa behin jakinda, gizonezkoen lan bat izatera pasatu zuen.
Gauzak aldatuz doaz, baina oraindik ezberdintasunak daude generoen artean: bideokonsolak eduki sexistez kutsatuta daude (gameBOY hitza, protagonista beti gizonezkoa da…)


BELAUNALDI BERRIAK

Belaunaldi gazteenak ohituta daude teknologia berriekin batera bizitzera, guretzako (zaharrenentzako) harridurazko arrazoia izan zena, gaur egun normaltasun osoz hartzen da. Umeek teknologia berriekin hezi egiten dira, eta teknologia erabiltzeaz baino, garrantzitsuagoa da erabiltzen den software motari arreta jartzea.Erabilitako programek eta softwareek eragina dute umeen izaeran, eta gurasoek askotan, ez dutenez eduki berri hauek ondo ulertzen, ez dakite nola tratatu egoera hau. Gurasoek baloratzen dute informatikaren formakuntza heziketan.


DESOREKA SOZIALAK

Hipotetikoki esaten da, irakurketarekin gertatu zen bezala, teknologia berriak erabiltzen dakiten herritarrak arlo kultua izango direla.
Arazoa ez da bakarrik ematen teknologia dutenen eta ez dutenen artean, programa ezberdinen diseinuen pertzepzioan baizik, hauek existitzen diren kulturen menpe eraikitzen direlako, eta kultura ezberdineko herritarrei zailtasunak suerta zatzaizkieke programen interpretazioa egiteko orduan.

Konponbidea: heziketa prozesu egoki bat.





.

No hay comentarios:

Publicar un comentario