lunes, 7 de noviembre de 2011

2011/9/30 WEB 2.0

Gaur Web 2.0 zer den ikusten egon gara, eta horretarako honi buruzko irudi batzuk azaldu dituzte arbel elektronikoan ikasle batzuek.

Hauek dira gai honen inguruan atera diren ideia nagusiak:
  • Web 2.0 terminoak Interneten bigarren generazioari egiten dio erreferentzia.
  • Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak, komunikaziorako tresnak eta folksonomiak, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartrukaketa azkar batean oinarritzen direlarik.
  • Webguneak ez du gune itxi baten jarrera izan behar: Informazioa gehitu edo kentzeko erraza izan behar da.
  • Erabiltzaileek beraien informazioa kudeatzeko gaitasuna izan beharko lukete.
  • Arrakasta gehien duten Web 2.0 guneak bere osotasunean nabigatzaile batetik kudeatzeko aukera izan behar dute.

Web 2.0 orrialdeen motak:
  • Sare sozialak (Tuenti, Facebook, Myspace...)
  • Blogak (Blogger, Wordpress...)
  • Wikiak (Wikipedia, Wikispaces...)
  • Argazkien orrialdeak (Flickr, Picasa...)
  • Bideoen orrialdeak (Youtube, Vimeo...)
  • Bilatzaileak (Google, Yahoo...)
  • [...]



    No hay comentarios:

    Publicar un comentario