lunes, 7 de noviembre de 2011

2011/10/14 LOS ORDENADORES PROVOCADORES DE EMOCIONES testua lantzen

Gaur testu batzuk taldeka aztertu ditugu. Ariketa honen helburua, lauhilabete bukaeran talde bakoitzak bere testua aurkeztea da, jende aurrean.

Gure blogean testuaren tesia egingo dugun arren, sarrera honetan aurrerapen bat jartzen dizuegu:


Hezkuntzan IKT-ak (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) erabiltzeko orduan, alde ezberdinak daude, alde batetik teknologia berriak guztiz baztertzen dutenek, eta bestetik, euren egunerokotasunerako baliabide gisa erabiltzen dutenek. Bi ikuspegi hauen jatorria teknologia berriek sortarazten dituzten emozioetan oinarritzen da.

Honekin batera, gaur egun desberdintasun sozialak eta genero ezberdinekoak direnak ere suertatzen jarraitzen dira. Testuaren arabera, heziketa eredu egoki batekin eragozpen hauei aure egin ahal diegu. Hezkuntzan IKTak erabiltzearen aldekoa dugu testua.

Klasean, testuan aurki ditzakegun hitz gakoak detektatzea eskatzen zaigu, hona aipatzera goazenak:

- Formakuntza.
- Berrikuntzeekiko beldur.
- Antsietatea.
- Kultura.
- Teknofobia.
- Teknofilia.
- Aldaketa teknologikoekin amore eman.
- Belaunaldi berriak.
- Gazteak.


No hay comentarios:

Publicar un comentario