viernes, 11 de noviembre de 2011

2011/10/21 Talde bakoitzak aurkezten du bere testua hitz gutxitan (hitz gakoak, sintesia, hipotesiak…)

Gaur, talde bakoitzeko bozeramaile batek, talde bakoitzaren testua aurkeztu egin du, jende aurrean. Kasualitatez, gure taldeko bozeramailea aurzpena egiteko lehena izan da.

Aurkezpenak egin ondoren, taldeak testu berdina izan duten taldeekin elkartu egin dira, ikuspuntu ezberdinak ateratzeko egokitu zaigun testuaren inguruan. Ariketak eskatzen digun beste gauza bat, gure testuak aipatzen dituen gauzak kontuan hartuz, hezitzaile izango garen aldetik, izango ditugun beharrak zerrendatzea da.

GURE BEHARRAK ZERRENDATZEN:



-          Irakasle gisa prestakuntza gehiago teknologia berriei dagokienez. Honekin lotuta, ze nolako aplikazioak erabil ditzakegun klasean irakasteko.

-          Pertsonen arteko harremana sustatu, hau da, nahiz eta teknologia berriak erabili, teknologia berriek pertsonok egin ditzakegun lana egiten ez uztea.

-          Teknologia berriei esleitzen diegun sexu ezberdintasunak ekidin.

-          Mugak jartzea teknologia berrien sorreran. Erabili bai, baina neurriekin, azken finean pertsonak gara.

-          Teknologia berriekin heziketa arduratsu bat eskaini eta jaso. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario