viernes, 18 de noviembre de 2011

2011/11/18 - Aurkezpenekin jarraitzen dugu

Gaur beste 7 aurkezpen ikusi ditugu:

Jone Plaza, Julen eta Alazne: Bideo bat aurkeztu dute. Bertan, Markinako eskola bateko ikastalde bati egindako galdeketa ikusi dugu, klasean erabiltzen dituzten IKTei buruz.
(iktatzen.blogspot.com)

Oihane Infante, Miren Luzuriaga, Nerea Larruzea eta Iratxe Iparragirre: “Euskadiko marko estrategikoa”. Bideo bat erabili dute aurkezpena egiteko. Bertan, IKT-ei buruzko klase teoriko bat antzeztu dute, horrela ezinezkoa dela ikasi adieraziz. Ondoren, antzinako teknologia eta gaur egungoa konparatu dituzte irudi batzuen bidez. Amaitzeko, ordenagailu bat erabiltzeari buruzko parodia bat egin dute (nola erabiltzen den ez balekite bezala).
(iktlh32teoria.blogspot.com)

Sarai Hernaez, Iraia Madariaga, Nerea Martinez eta Iratxe Varela: “Hezkuntzarako teknologia mundu teknologizatu batean”. Bideo bat jarri dute testu eta irudiak erabiliz, eta beren gaiaren kritika egin dute.
(ikt_lana.blogspot.com)

Garazi Novoa, Esti Pajaro, Jon Rabadan, Sheila Quijada eta Janire: “Antzinako hezkuntza eta gaur egungoa – hezkuntzaren paradigmak”. Powerpoint bat jarri dute eta bertan paradigmei buruzko bideo bat aurkeztu dute. Antzinako eta gaur egungo hezkuntzaren arteko konparaketa egin dute.
(tik-tok-tak.blogspot.com)

Olaia Sanchez, Yaiza Santamaria eta Maria: “La competencia digital informacional en la escuela”. Teknologia berriek helduengan duten eragina azaldu dute, eta ondoren bere gaia azaldu dute modu kritiko batean. Bukatzeko bideo bat jarri dute.
(ikusi-eta-ikasi.blogspot.com)

Leire Zuluaga, Sara Aboitiz, Ainhoa Saralegi eta Ana Ugartetxea: Eskola 2.0-ri buruzko bideo bat jarri dute.
(iktlantzen.blogspot.com)

Pablo Piñeiro, Koldo Plazas, Gorka Ramos eta Urko Sanz: “Teknofilia vs teknofobia”. Powerpoint bat jarri dute eta bertan testuaren sintesia, hitz gakoak, metafora eta hipotesiak azaldu dituzte. Ondoren bideo dibertigarri batzuk jarri dituzte.
(pakogour.blogspot.com)

No hay comentarios:

Publicar un comentario